Debako udaletxean mozioa aurkeztua

2009-11-28

Lizarbe Guraso Elkarteak mozioa aurkeztu zuen 2009ko azaroaren 26an Debako Udaletxean, eta aho batez onartua izan zen.




Guretzat oso garrantzitsua zen mozio hau aurrera eramatea eta esan beharra daukagu jendeak ezin hobeto erantzun zuela eta 80 bat lagun izango ginela egun horretan udaletxean. Beraz, Lizarbe Guraso Elkartetik mila esker.

Komunikabideetan zabaltzen

2009-11-13

Pixkanaka ari gara zabaltzen komunikabideetan Itziarko eskolaren eta umeen egoera. Behar beharrezkoa iruditzen zaigu gero eta jende gehiagok jakitea ez gaudela ados Hezkuntza Sailaren erabakiarekin.