Mendi irteera, "Itziarren umeek eskola behar dute (2-12 urte)" lelopean

2009-12-08

Abenduaren 5ean "Itziarren umeek eskola behar dute (2-12 urte)" lelopean mendi irteera antolatu zen. Itziarko eskolatik izan zen irteera Arbil mendira eta handik Lasturrera. Bertako elkartean bazkaria eta ondoren arratsaldez, pottoketan ibiltzeko aukera eta baita gaztain erreak, txorizoa eta txokolatea jateko aukera ere.
Benetan aipatzekoa elkartu ginen haur eta guraso kopurua eta egon zen giroa. Denok ezin hobeto pasatu genuen!