Santo Tomasak 2012

2012-12-22

Abenduaren 21-ean ospatu dugu Santo Tomas eguna giro ezin hoberean eta modu honetan neguko ekintzei hasiera eman zaie.

Itziarko Periako Zozketa

2010-11-03

Azaroaren 1ean Itziarko eskolaren alde egindako zozketaren zenbaki irabazleak hauek dira:


1. zenbakia: 4799
Ordezko zenbakia: 4679

Akordioa lortu da, Hezkuntza Sailak eman du baimena,

2010-09-16

Aurten Itziar eta bere inguruko umeek Itziar bertan ikasten jarraituko dute 3. kurtsorarte, 9 urterarte alegia. Datorren urtetik aurrera ordea 3. kurtsoa ezingo da Itziarren eman eta Debara joan beharko dute ikastera. Lorpen handia da edozein kasutan eta ere, 8 urterarte eta beraz Lehen Hezkuntzako zati bat Itziarren eman ahal izatea. Hemendik aurrera Lizarbe Guraso Elkartekook elkarlanean jarraitu beharko dugu umeen heziketarako behar diren azpiegiturak izateko eta honela Lehen Hezkuntza osoa ingurugiro berdinean izan dezaten.

Itziarko eskolako gela berriak prest apaizetxean

2010-08-30



Denon elkarlanarekin lortu dugu umeak Itziarren ikasteko ikasgela berriak egokitzea. Debako Udalaren eta Luzaro Eskolaren laguntzarekin apaizetxeko gelak berritu eta materialez hornitu dira. Lizarbeko Guraso Elkartetik beste guztia lortzeko aleginetan jarraituko dugu umeek Itziarren kalitatezko hezkuntza izaten jarrai dezaten.

Hori dela eta, parte hartu dugunen artean eta etorri nahi duenarekin festatxo bat antolatu da eskola hau inauguratzeko:

Non: Itziarren
Eguna: Irailak 5 Igandea
Egitaraua:
Hemen sartu ikusteko

Legebiltzarrak baiezkoa eman dio Itziarren 2-12 urte bitarteko eskola izateari

2010-05-11

Apirilak 15ean Legebiltzarrean izan zen osoko bilkuran, Itziarko eskolan umeak 12 urterarte mailaz mailaka mantentzea eztabaidatu zen, eta 50 boturekin legez besteko proposamena aurrera atera zen. Hala ere Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren esku dago eta lan horretan jarraituko dugu.

Deban egin den bertso lehiaketan irabazle

2010-04-03

Deban egin den azken bertso paper lehiaketan irabazleak izan diren bertsoak, Lizarbe Guraso Elkarteko kide batek aurkeztutakoak izan dira: JOXE LIZARRETA. Oso ongi adierazten dute, guk, guraso bezala, zer sentitzen dugun eta zer nahi dugun gure umeentzat.



125 haur daude Itziarren baina ezingo dute bertako eskolan ikasi. Lekua egon badago...zein da arazoa orduan?

2010-02-01

Lizarbe Guraso Elkarteak Itziarko apaizarekin eta Itziarko eliza elkartekoekin hitzegin ondoren apaizetxeko 270 m2 uzten dizkio Hezkuntza sailari. Horrek aukera ematen du 3 gela atera eta oraingoz umeak Itziarren ikasten jarrai dezaten. Berrikuntza batzuk egitea da orduan arazo bakarra, eta hauek bai Udaletxeak edo Hezkuntza sailak egin ditzazke. Zergatik ez da egiten?