Azaroaren 1ean Itziarko eskolaren alde egindako zozketaren zenbaki irabazleak hauek dira:
Akordioa lortu da, Hezkuntza Sailak eman du baimena,
Itziarko eskolako gela berriak prest apaizetxean
Hori dela eta, parte hartu dugunen artean eta etorri nahi duenarekin festatxo bat antolatu da eskola hau inauguratzeko:
Non: Itziarren
Eguna: Irailak 5 Igandea
Egitaraua:
Hemen sartu ikusteko
Legebiltzarrak baiezkoa eman dio Itziarren 2-12 urte bitarteko eskola izateari
Deban egin den bertso lehiaketan irabazle
Deban egin den azken bertso paper lehiaketan irabazleak izan diren bertsoak, Lizarbe Guraso Elkarteko kide batek aurkeztutakoak izan dira: JOXE LIZARRETA. Oso ongi adierazten dute, guk, guraso bezala, zer sentitzen dugun eta zer nahi dugun gure umeentzat.
125 haur daude Itziarren baina ezingo dute bertako eskolan ikasi. Lekua egon badago...zein da arazoa orduan?
Lizarbe Guraso Elkarteak Itziarko apaizarekin eta Itziarko eliza elkartekoekin hitzegin ondoren apaizetxeko 270 m2 uzten dizkio Hezkuntza sailari. Horrek aukera ematen du 3 gela atera eta oraingoz umeak Itziarren ikasten jarrai dezaten. Berrikuntza batzuk egitea da orduan arazo bakarra, eta hauek bai Udaletxeak edo Hezkuntza sailak egin ditzazke. Zergatik ez da egiten?
Zozketa
"Itziarren umeek eskola behar dute" lelopean zozketa egin da, honela lehen sari bezala OTAR EDER BAT zozketatu da eta bigarren sari bezala BIZIKLETA BAT.
Zozketa 2010eko urtarrillaren 5ean izan zen eta honako zenbakiak atera ziren:
1. saria: 3251 (ordezkoa 3490)
2. saria: 0425 (ordezkoa 1470)