Bada daturik 1803. urtekoa, Itziarren eskola zegoela adierazten duena. Hala ere, duela 24 urte, eskolen zentralizazio politika zela eta, Itziarren zegoen eskola itxi egin zuten.
2004. urtean guraso batzuk berriro ere Itziarren eskola egon zedin elkar lanean jarri ginen. 2004/2005 ikasturtean 80 haur ziren autobusez, 12 kilometro eginez, eskolara garraiatuak eta haur kopuru hori kontuan izanik gurasoentzat lehentasun handikoa zen Itziarren eskola izatea. Bi urtez lanean aritu ondoren, 2006ko irailean Itziarko eskolak berriro ere ateak zabaldu zituen 25 haurrekin.
2007an Delegaritzatik 8 urte arteko baimena jaso genuen arren, ezin dugu ahaztu gurasoen eskakizuna betidanik 2-12 urte bitarteko eskola Itziarren izatea izan dela.
2009/2010 ikasturte honetan 51 haur daude matrikulaturik Itziarko Eskolan eta eraikuntza txikiegia geratu denez, 1.go eta 2. mailako haurrak modulo prefabrikatuetan daude eta ez oso egoera onean. Guk urteak daramatzagu eraikuntza berria eskatzen, garbi baitzegoen Itziarren zegoen haur kopurua ikusita, orain arteko eraikuntza ez zela beharrei egokitzen.
Datuak
2009ko haur kopurua 0-12 urte bitartekoak Itziar gunean eta auzoetan:
Itziar gunean ......79 haur
Arriola .................. 2 haur
Egia ...................... 2 haur
Elorriaga .............. 5 haur
Itsaspe .................13 haur
Mardari ................ 7 haur
Lastur behea ...... 5 haur
Lastur goia .......... 7 haur
Arbiskoa ............... 5 haur
Denera 125 haur
Itziar gunean ......79 haur
Arriola .................. 2 haur
Egia ...................... 2 haur
Elorriaga .............. 5 haur
Itsaspe .................13 haur
Mardari ................ 7 haur
Lastur behea ...... 5 haur
Lastur goia .......... 7 haur
Arbiskoa ............... 5 haur
Denera 125 haur
Orain, egoera honetara iritsi eta eraikuntza berria noiz egingo pentsatzen hasiak ginenean (Debako Udalak horretarako lurrak ere ipini baititu), albiste ezin okerragoak jaso ditugu Hezkuntza Sailetik urriak 7an Gasteizen egin zen bileraren ostean. Hau da:
Itziarren umeentzat eraikuntza berria egiteko aukerarik ez dela aurreikusten, 4 urte pasa arte behintzat., eta horretaz gain, 1.go eta 2. maila egiteko aukera galdu egingo duela Itziarko Eskolak. Erabaki horren ondorioz, hurrengo ikasturterako Itziarko Eskolan dabiltzan 27 haur Debako Luzaro ikastetxera joatea behartuta egongo dira.
Baina gurasoak erabaki horrekin ez gatoz bat, eta gure haurrak Itziarren jarraitzea nahi dugu. Argi daukagu 5 urtez lanean ibili ondoren, orain inoiz baino indar gehiagorekin ekingo diogula gure asmoei, gure haurren eskubideen defentsan arituko baikara beti.
Baina gurasoak erabaki horrekin ez gatoz bat, eta gure haurrak Itziarren jarraitzea nahi dugu. Argi daukagu 5 urtez lanean ibili ondoren, orain inoiz baino indar gehiagorekin ekingo diogula gure asmoei, gure haurren eskubideen defentsan arituko baikara beti.