Egoeraren Azalpena

2009-10-31

Bada daturik 1803. urtekoa, Itziarren eskola zegoela adierazten duena. Hala ere, duela 24 urte, eskolen zentralizazio politika zela eta, Itziarren zegoen eskola itxi egin zuten.

2004. urtean guraso batzuk berriro ere Itziarren eskola egon zedin elkar lanean jarri ginen. 2004/2005 ikasturtean 80 haur ziren autobusez, 12 kilometro eginez, eskolara garraiatuak eta haur kopuru hori kontuan izanik gurasoentzat lehentasun handikoa zen Itziarren eskola izatea. Bi urtez lanean aritu ondoren, 2006ko irailean Itziarko eskolak berriro ere ateak zabaldu zituen 25 haurrekin.

2007an Delegaritzatik 8 urte arteko baimena jaso genuen arren, ezin dugu ahaztu gurasoen eskakizuna betidanik 2-12 urte bitarteko eskola Itziarren izatea izan dela.

2009/2010 ikasturte honetan 51 haur daude matrikulaturik Itziarko Eskolan eta eraikuntza txikiegia geratu denez, 1.go eta 2. mailako haurrak modulo prefabrikatuetan daude eta ez oso egoera onean. Guk urteak daramatzagu eraikuntza berria eskatzen, garbi baitzegoen Itziarren zegoen haur kopurua ikusita, orain arteko eraikuntza ez zela beharrei egokitzen.

Datuak
2009ko haur kopurua 0-12 urte bitartekoak Itziar gunean eta auzoetan:

Itziar gunean ......79 haur
Arriola .................. 2 haur
Egia ...................... 2 haur
Elorriaga .............. 5 haur
Itsaspe .................13 haur
Mardari ................ 7 haur
Lastur behea ...... 5 haur
Lastur goia .......... 7 haur
Arbiskoa ............... 5 haur

Denera 125 haur

Orain, egoera honetara iritsi eta eraikuntza berria noiz egingo pentsatzen hasiak ginenean (Debako Udalak horretarako lurrak ere ipini baititu), albiste ezin okerragoak jaso ditugu Hezkuntza Sailetik urriak 7an Gasteizen egin zen bileraren ostean. Hau da:
Itziarren umeentzat eraikuntza berria egiteko aukerarik ez dela aurreikusten, 4 urte pasa arte behintzat., eta horretaz gain, 1.go eta 2. maila egiteko aukera galdu egingo duela Itziarko Eskolak. Erabaki horren ondorioz, hurrengo ikasturterako Itziarko Eskolan dabiltzan 27 haur Debako Luzaro ikastetxera joatea behartuta egongo dira.

Baina gurasoak erabaki horrekin ez gatoz bat, eta gure haurrak Itziarren jarraitzea nahi dugu. Argi daukagu 5 urtez lanean ibili ondoren, orain inoiz baino indar gehiagorekin ekingo diogula gure asmoei, gure haurren eskubideen defentsan arituko baikara beti.

8 Iritziak:

Anónimo dijo...

Ez dago eskubiderik horrenbeste haur matrikulatuta dauden ikastetxe batean, infraestruktura arazoengatik umeek beraien herrian klaserik hartu ezin ahal izatea.

Anónimo dijo...

Diruaren eta infranestrukturen izenean umeen ongizatea ez al da alde batera uzten? Itziarko umeek ez al dute bere herrian eskolaratzeko eskubiderik?

Anónimo dijo...

Jakina baietz, azken batean arazo guzti honekin gehien sufritzen ari direnak haur gisajoak dira. Eta Itziarko umeek beste herri guztietako umeek bezala beraien herrian klaseak hartzeko eskubidea eta beharra dute. Edo Itziarko umeak Debakoek baino garrantzi gutxiago ote dute?

Anónimo dijo...

Eta segurtasuna zer???? Egunero autobusez gutxienez 12 km egitea segurua al da?

Anónimo dijo...

Ez dago eskubiderik, Itziarko umeek bere herriko eskolara joan nahi dute. Segurtasuna ere kontutan hartu behar da, Debako jeitsiera ez da bide ona. Eta orain neguan gutxio.

Itziarren Eskola duin eta finkoa orain dijo...

Itziarren eskola behar dela argi ta garbi dago. Ezin garena da betiko komentario eta konparazioetan erori... (Debako eskolan hau... Debakoen ez dakit zer...)Giltza Itziarren daukagu. Denok batera antolatu eta aldarrikapena lau haizetara zabaltzea eta mobilizazio eta ekimenen alde herri guztia jartzea. Beraz denok batera lortuko dugulako gure haurrak Itziarren geratzea eta herriari ere bizitza eta bizi poza ematea. Haurrak direlako herri baten etorkizuna.Aurrera!!!

Anónimo dijo...

Itziar herri gazte bihurtu nahi badugu argi eta garbi dago gure haurrek, eta etorkizunean etorriko direnek, heziketa jasotzeko beharra eta eskubidea dutela.
Oinarrizko eskubide hau gauzatzeko eraikuntza berri bat behar dugu. Ez bait da legezkoa 3-12 urterako haurrek beraien famili ingurunetik ateratzea eskolarizatu ahal izateko.
Hezkuntza sistema eta kurrikuluma gure haurren beharretara egokitu behar da eta ez alderantziz.
Aldarrika ditzagun gure eskubideak, guraso direnak eta izango garenak!!!

Anónimo dijo...

gora itziarko ahur hauen gurasoak.Gurasoen gain bait dago heziketa duin batengandik borrokatzea.

Publicar un comentario